XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ogaintxe egakutsikodiot Nikolasa hoggi nog naizen ni!- pentsatu zuen Patxi Nubolarik.

- Orain ikasiko du Nubolarik zein den hoberena!- esan zion Nikolasak Ringo Gorringori.

Karreraren eguna inguratzen zihoan heinean, egunkarietako hotsak eta jendearen arteko esamesak gehitzen eta indartzen zihoazen.

Postariek ere egin zituzten beren trabesak.

Bi Nikolasaren alde zeuden, eta hirugarrena, erdi bertsolaria, Patxi Nubolariren alde.

Karrera Handiaren bezperan Nikolasak azanario eder bat hartu zuen baratzetik, eta sukaldeko mahaiaren erdian utziz, lotara joan zen.

Derrigorrezkoa zuen ondo deskantsatzea, (...).